Igandean, martxoaren 10ean, Taldez-taldeko XIV. edizioaren bigarren ekimena  ospatu zen.  Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek aritu ziren Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean. Taldez taldeko egitasmoari amaiera emateko, azken emanaldia datorren igandean izango da. Oraingoan, lehenengo zatian Hari taldea eta Haize taldearen eskutik hiru tema izango ditugu entzungai eta bigarren zatian, Musika Eskolako Orkestra, Gorka Errezilen gidaritzapean.
Hona hemen Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen arteko emanaldiaren argazkiak: