Martxoaren 17an, (igandea) Taldez-taldeko XIV. edizioaren hirugarren ekimena  ospatu zen.  Bertan, Hari Taldea, Haize Taldea eta Gazte Orkestra aritu ziren gorka Errezil-en gidaritzapean. Eguraldia,  oso ona ez izan arren, jendearen erantzuna ezin hobeagoa izan zen. Egitarauari dagokionez, 1. zatian, Hari taldearen eskutik  errepertorio klasikotik prestatutako bi abesti entzun genituen. Haize taldeak, aldiz, jazz estiloan egindako Blues bat interpretatu zuten.

Bigarren zatian, Gazte Orkestraren errepertorioan entzun genituen, bai errepertorio klasikotik, Mozart-en “Kinder Symphony”,  bai Filmeetako musikak: “If I were a rich man”, “Moon River”, baita, rock eta funky erritmoa duten beste bi abestiak ere. Amaiera emateko, Euskal errepertoriotik, “Guk euskaraz” , Joxean Larrañaga “URKO”-ren abestia Beasaingo Iñaki Urkizuren moldaketarekin.

Hona hemen emanaldiaren argazkiak: