BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, hirugarren hiruhileko ekintzen barne apirilaren 26rako beste entzunaldi bat prestatu du. Entzunaldi hau, Elkarguneko areto txikian izango da, ostiralean eta arratsaldeko 18:30etan. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango ditugu entzungai: Flauta, Akordeoia eta Pianoa, bakarka, binaka eta taldekako saioekin. Guztiok gonbidatuta zaudete.