Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolak datorren ikasturtean XXV. urteurrena ospatuko du eta ospakizun hori aprobetxatu nahi izan du, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen XI. MUSIKALDIA Oñatin antolatzeko datorren apirilaren 27an.
Elkartea osatzen dugun Musika Eskola guztioi gonbidapena luzatu digute apirilaren 27an Oñatira joateko. Bizkargi Musika Eskolako Gaztetxoen Orkestrak bertan parte hartuko du,  beste hainbat Musika Eskolako ikasleek bezalaxe.
Guztiok praktikan jar dezagun, egun horretarako Oñatik aukeratu duen leloa hau da, barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!
Lander Diaz de Gereñu Olabarri-ren Musika eta Egoitz Aizpuru Sanz-en hitzak osatzen dute egun horretarako sortu duten abestia “Musikari”.
Hona hemen partiturak eta hitzak: