Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XII. edizioa, datorren igandean jarriko du martxan. Aurtengo ekimenaren baitan hiru emanaldi eskainiko dira datozen hiru igandetan, hain zuzen ere. Saio guztiak Kontzejupean izango dira eta eguerdiko 13:00ean.
Lehen emanaldian, martxoaren 27an, ahotsa izango da protagonista nagusia. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak bakarka eta elkarlaneko abestiak eskeiniko dizkigute, Ainhoa Arrieta eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean.
Lehenbiziko zatian eta Bizkargi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: B. Lertxundi-ren ”LORETXOA, M. Ducau & C. Philips-en ”LURRA”, J.M. Serrat-en ”MAITASUN HITZAK”,  eta B. Coulais-en”VOIS SUR TON CHEMIN”.
Bigarren zatian eta Iraurgi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: Elizanbururen ”IKUSTEN DUZU GOIZEAN”, S. Arrizabalaga-ren EZKER ESKUIN”, B. Donato-ren ”CHI LA GAGLIARDA”, M.M. Azpiazu-ren ”IZAR EDERRA” eta ”TXURIAK ETA BELTZAK”.
Azkenik, bi abesbatzek elkarlanean, Lesbordes-en KANTUZ eta M.M. Azpiazuren AZKOITI abestuz, kontzertuari amaiera emango die.