EMU, Europako Musika Eskolen Elkarteko Presidiuma martxoaren 4an, 5ean eta 6an elkartuko da DONOSTIAN Euskadiko Musika Eskolekin.
Europako Musika Eskolen Elkartea gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi asmorik gabea; eta Europako 26 herrialdetako 6.000 musika eskola, 150.000 irakasle eta 4.000.000 ikasle baino gehiago ordezkatzen ditu.

Presidiuma osatzen duten pertsonek dira: Gerd Elcker (Alemania), Paola Ponzecchi (Italia), Gerrie Koops (Herbehereak), Csabáné Katalin (Hungaria), Marlon van der Hoeven (Herbehereak), Timo Klemettinen (Finlandia), Helena Maffli (Suitza) eta Viktor Zadnik (Eslovenia).

EHME, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola jardunaldietan.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak jardunaldi hauen bidez profesionalei aditzera eman nahi dizkiete Europako Musika Eskolen Elkartearen proiektuak eta Europan musika eskolek duten garrantzia. Eskoletako irakasle eta zuzendaritza taldeetako kideentzako elkarraldi bat dago antolatuta, Europako Musika Eskolen Elkartearen proiektuak aztertzeko, besteak beste 2012an Italian izango den Gazte Europarren XI. Jaialdia. Gainera, EHME partaide izango da Espainiako Musika eta Dantza Eskolen Batasunaren urteko asanbladan, asteburu horretan bertan gauzatuko baitute Donostian. Elkarraldian esku hartuko dute Madril, Nafarroa,  Galizia eta Katalunia erkidego autonomoetako eskolek.