Joan zen astean Zumaian, Klarinete Maratoiaren inguruan, hamabigarren edizioa ospatu zen. Aste guztian, ekintza ezberdin asko antolatu ziren,  musika hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartuz: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan. Urtetik urtera Klarinete Maratoi honetan hainbat jarduera ezberdin ikusteko aukera izaten dugu:
Formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa, musikarako materialen erakusketak, musikari bikainak gonbidatu…Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira. Bizkargi Musika Eskolako ikasleen partaidetza ere izan dute eta beraien izenean esker beroenak eman nahi dizkiogu horrelako ekintzak aurrera ateratzeagitk.
Hona hemen argazkiak: