Azkoitiko Udalak antolatuta, Operissima opera konpainiak, Bulgariako Rousse Opera – Antzokiaren kolaborazioarekin  G. Bizet-en  “Carmen” aurkeztu zuten Baztartxo Antzokian, azaroaren 8an, ostiralean 20:30etan. Ikuskizunean, nazioarteko 45 musikoek parte hartu zuten.  Opera hau Frantsesez abestu zen gaztelaniazko azpitituluekin.

Georges Bizet-en CARMEN, lau ekitalditako opera komikoa da. 1875ean, Ludovic Halévy  eta Henri Meilhac-eren libretoarekin konposatua. Carmen de Prosper Mérimée eleberrian oinarriturik dago. 1875eko martxoaren 3an Paris-eko  Opéra-Comique-n estreinatu zen. Geroago frantziar  opera  ospetsuen eta  gehien interpretatutakoa bihurtu zen.
Carmen ijitoak, fabrika bateko puru-kaxa bezala lan egiten du eta bere lagunen batekin haserretu ondoren Zuñiga kapitainak atxilotu egin du. Carmen-ek José sarjentua liluratuko du ihes egiten laguntzeko asmoarekin. Beranduago,  Ijitoa Escamillo toreatzaile gazteaz, maiteminduko da. Carmen-ek traizionatuta ikusterakoan José-ek hil egingo du.
Pertsonaiak:
•Carmen ijitoa, Sevilla-ko tabako-fabrikako langilea – Mezzosopranoa
•Don José, Alkala-ko erregimenduko militarra. Carmen-en maitemindua
•Micaela, – Soprano lírikoa
•Escamillo, Granada-ko toreatzailea – Baritonoa
•Frasquita, ijitoa – Mezzosopranoa
•Mercedes, ijitoa – Mezzosopranoa
•Zúñiga, Alkala-ko erregimenduko tenientea – Baxua
•Morales, Alkala-ko erregimenduko sarjentoa – Baritonoa
•Lilas Pastia, hizlaria
•Dancaire, kontrabandista – Tenorra
•El Remendado, kontrabandista – Tenorra
•Andrés, Alkala-ko erregimenduko ofiziala – Baritonoa
•Guía – hizlaria

Lekua: Azkoitiko Baztartxo Antzokia
Ordua: 20:30
Sarrera: 25,00 €
Iraupena: 3 ordu eta 20 minutu (atsedena barne).
Sarrerak salgai: Udaletxean eta Gurea Frontoian

Ondoren, ekitaldi honen argazkiak: