Azaroaren 20an, asteazkena, musika eta dantza tailerretako haurrak, txistu, trikitixa, akordeoia eta panderojoleen laguntzarekin,  MUSIKALEAN ekintzan parte hartuko dute. Ekimen hau, Euskal Herriko Musika Eskolen elkartetik antolatzen da (EHME). Zezilia Donea (musikarien zaindaria) eguna ospatzeko egiten da eta bertan, Euskal Herriko Musika Eskoletako talde ezberdinak aste berean, kalera ateratzen dira musikarien eguna ospatzeko. Azkoitian,  Xabier Munibe Parkean,  Tailerretako haurrak, musikarien laguntzarekin, abestien artean Musikalean abestu eta dantzatuko dute, egun  horretarako prestatutako abestia. Hona hemen abestiaren partiturak: