San Juan gauean, ekainaren 23an, Azkoitian, gure herrian, beste askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira  ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:45etan Musika Eskolako parkean, herriko dantzari gazte taldeen bilkura. 20:00etan Kalean zehar, guztiak dantza saio ezberdinak egingo dituzte. 20:45etan BALDA PLAZAN dantzari  guztiek elkarturik dantzatuko dute 21:30ak arte.

– Agurra
– Agintariena
– Makil Txiki Jokoa
– Zinta Dantza
– Txulalai
– Zazpi Jautsiak
– Fandangoa eta arin-arina
– Kalejira.

Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik,  V. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiek , Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.

Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!