Igandean, ekainaren 24an, eguerdiko 13:00ean Bizkargi Musika Eskolako ikasleek protagonistak izan ziren, berriro ere,  Kontzejupean eskainitako Kontzertuan.
Xirikatzen Kultur astean barne antolatu zen ekitaldia. Txalaparta joaldiarekin hasi ondoren, flauta taldea, saxo eta klarinete taldea, trikitixak, txistu, akordeoi eta orkestrak parte hartu zuten.
Amaiera emateko, Iraurgi Abesbatzako abeslariekin eta publikoarekin elkarturik  Mikel Laboaren “Txoria  txori” abestu zuten.