Larunbatean, ekainaren 9an, ospatu zen Trintxerpen 57. Dantza solteko txapelketa, bertan Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle diren Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga bikoteak lehen postua lortu zuten. Bigarren postua  Ioritz Galarraga eta Laura Olaizolak osatzen duten bikotearentzat izan zen.
Zorionak laurei orain arte egin duten lanarengatik eta baita, Aitor Sorazu, beraien irakasleari ere.