Ekainaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, aukera izango dugu musikaz eta dantzaz gozatzeko ikasturte amaierako Jaialdian.
Ekitaldia hau Baztartxo Antzokian izango da eta bertan parte hartuko dute, I. mailako ikasle guztiak, 3-4 urtetik hasi eta 6-7urterartekoak.
Horrez gain, II. mailako ikasleen artean prestatutako ondorengo saioak izango ditugu entzungai: musika eta dantza herrikoiak, rock taldeak, Saxo eta Klarinete taldea, Trikitixa Taldea, Flauta Taldea eta amaitzekoAbesbatza eta dantzariak ere elkarlanean arituko dira.
Musika eta Dantza eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die jaialdi honetara hurbil ditzaten.