Triki eta pandero doinuez girotutako arratsalde ederra izango dugu ekainaren 8an! 

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako triki eta pandero ikasleak oholtzara igoko dira ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko. Musika, irribarreak eta giro aparta ez dira faltako Herriko Plaza aretoan, 19:00etatik aurrera. Zatozte ikasleak animatzera eta euskal musikaz gozatzera!

Ekainak 8, 19:00etan – Herriko Plaza aretoan. Zuen zain izango gara!