PIANO EMANALDIA Eka 9, 2026 Piano emanaldia Ekainaren 11n, 18:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako piano ikasleak Oteiza aretoko oholtzara igoko dira ikasturtean zehar egindako lana partekatzeko. Musika eta ikasleen ahalegina protagonista izango dituen arratsalde ederra izango da. Zatozte gurekin musikaz gozatzera! 📍 Oteiza Aretoa📅 Ekainak 11🕡 18:30