IKASLEEN EMANALDIA
Datorren astelehenean, ekainaren 8an, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan, klarinete, flauta eta biolineko ikasleen emanaldia izango da.
Ikasturtean zehar landutako lana eta ikasitakoa publikoaren aurrean partekatzeko aukera izango dute ikasleek, pieza eta errepertorio anitzaren bidez.
Familia, lagun eta musikazale guztiak gonbidatuta zaudete emanaldiaz gozatzera.
Zuen zain izango gara! 🎶





