Azaroaren 20an musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Elkarguneko Antzokian, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Bertan parte hartuko dute, hiru urtetik hasi eta sei urte bitarteko musika tailerretako ikasleak, dantza talde ezberdinak, gaztetxoak baita helduak ere eta azkenik Trikitixa eta Alboka bikotearen partaidetza ere izango dugu bertan.
Bestalde egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalean zehar kalejiran arituko dira.
Hona hemen egitaraua: