Abenduaren 13tik 15arte Zumaian, XIV. Klarinete Maratoia ospatuko da, bertan Musika Eskolako ikasleak ere parte hartuko dute. Aste guztian, ekintza ezberdin asko antolatuko dira. Musika hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartuz: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan. Urtetik urtera Klarinete Maratoi honetan hainbat jarduera ezberdin ikusteko aukera izango dugu. Hona hemen informazio guztia: