Joan zen igandean, azaroaren 22an, mutxikoak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzeko eta ikusteko aukera izan zuten Azkoitiarrak. Bizkargi Musika Eskolako ikasle helduen Dantza Taldeak Sahatsa Dantza taldearen laguntzarekin antolatuta. Eliz atarian biltzeko asmoa izan arren, eguraldiak ez zuen lagundu eta Kontzejupean egin zen ekitaldia. Jendea animatu zen eta azkenean asko hurbildu ziren bertara. Saio hauek irekiak dira, hau da, jendeak dantzan ikasteko eta gozatzeko. Bide batez, plazan dantzatzeko ohitura berreskuratzeko lagungarri izan daiteke. Beraz, urtean zehar tartekatuz, horrelako ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa dago.

Hona hemen argazki batzuk: