Santa Zezilia dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du zortzigarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 16tik 22ra izango da, eta bertan musika eskolen ezberdinetako ikasle eta irakaslek parte hartuko dute. Guztion artean eguna ospatuko dugu musika kalera ateraz.

Aurten, Azkoitian, azaroaren 20an, ostiralean, ospatuko da. Lehenik, 17:30etan kalez kale trikitilariak eta panderojoleak kalea girotuko dute eta ondoren Elkarguneko Areto handian bilduko dira guztiak musikaz eta dantzaz gozatu ahal izateko. ekitaldi hau, arratsaldeko 6:30etan hasiko da. Guztiak gonbidatuta zaudete!