MUSIKALDI izenburua duen jaialdi berezi hau, (EHME) Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen ekimenen artean sortutakoa da. Bi urtetik behin antolatzen da eta aurten,  lehenengo aldiz, Araban ospatuko da maiatzaren 21ean.

GASTEIZko hirian, Euskal Herriko Musika Eskoletako ikasle, irakasle, guraso eta bereziki Gazteiztar guztiek, musikaz eta dantzaz girotutako egun berezi bat pasatzeko aukera izango dute. Zazpi eszenatokietan bananduta, 2.500 ikaslek parte hartuko dute mota ezberdinetako musika eta dantza eskainiz.

Aurkezpena, Gasteizko Plaza Berrian egingo da, goizeko 10:15etan eta ondoren taldeen emanaldiei  hasiera emango zaie eguerdiko ordubiak arte.

“Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleen saioak bi eszenatokietan bananduko dira:
Batetik, FLORIDA PARKEAN – 12:00etan, musika modernoan aritzen diren gazteen bi taldeek lau tema eskainiko dituzte:
Jet-en “Are you Gonna be my girl”, Bob Dylan-en “Knockin on heavens door”, Kiss-en “Love Gun” eta The Clash-en “Should I stay or Should I go”.
Bestetik, AIHOTZ PLAZAN, 11:00etan, Dantzariak, Gipuzkoako dantzen artean, aurreskua, brokel makilen dantza, uztai txiki, alpargata, fandango, arin-arina eta zinta dantza eszenaratuko dituzte.

Musikaldira joan behar duten ikasleei zera adierazten zaie:

Autobusaren irteera – “Aizkibel”  liburutegiaren aurrean, goizeko 8:00etan.

Itzulera – Gasteiztik 15:20an aterako gara.