Datorren larunbatean, maiatzak 21, arratsaldeko 18:30etan,  Azkoitiko Sta. Kutz Komentuan, “Musikalité”  haize-metalezko taldearen eskutik, kontzertua entzuteko aukera izango dugu. Emanaldi hau,  20. Udaberriko Musikaldian barne dago eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren babesarekin antolatu da.
Musikalité taldea, Musikene Euskal herriko Goi mailako Musika ikastegian sortu zen 2008an, ganbera musikako ikasgaia zela eta, Alberto Urretxo irakaslearen eskutik. Gaur egun ere irakasle horrekin jarraitzen du aipatutako zentroan.

Errepertorio zabala du, barrokotik hasi (Bach edo Haendel) eta gaur egungo musikaraino (Juan Jose Colomer). Musikaliték Donostiako hainbat musika jaialdietan parte hartu du eta baita euskal Herrikokontzertu ugaritan ere. 2010eko maiatzean, Benidorm (Valentzia) antolatutako Valeriano Machi Esparza metal boskoteentzako lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. Horren ondoren bi emanaldieskaini zituen Valentzian. Azaroan finalerdira heldu zen Montserrat Alavedra ganbara musikaren lehiaketan (Terrassa, Bartzelona).

Hona hemen talde hau osatzen duten musikariak:
Manuel Dávila  eta Marcos García – Tronpeta / Mario Fuertes – Tronpa / Patxi Eseverri -Tronboia eta Cristian Pérez – Tuba.