Bihar larunbata, maiatzak 13 eta arratsaldeko 18:30etan,  Azkoitiko Sta. Kutz Komentuan,
JAVIER PERIANES-en eskutik, paregabeko piano kontzertua entzuteko aukera izango dugu. Emanaldi hau,  20. Udaberriko Musikaldian barne dago eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren babesarekin antolatu da.
Nervan (Huelva) jaioa 1978an, ohikoa egin da bere izena nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan, esate baterako Santander, Granada, Canarias, Peralada, Donostia, Ravinia, Gilmore (Chicago), La Roque D´Anthéron eta Berlingo Kontzerhaus delakoan.
Halaber, mundu zabaleko kontzertu areto ospetsuetan ere jardun du: Auditorio Nacional (Madril), Palau de la Musica (Bartzelona), Palau de les Arts Reina Sofia eta Palau de la Musica (Valentzia), Carnegie Hall (New York), Wigmore (Londres), Concertgebouw (Amsterdam), Mosku eta Shangaiko musika kontserbatorioetan.
Izen handiko orkestra zuzendariak izan ditu ondoan, adibidez, Daniel Barenboim, Rafael Frübeck de Burgos, Zubin Mehta, Daniel Harding, Jesús López Cobos, Lorin Maazel, Libor Pesek, Vasili Petrenko eta Antoni Wit. Aurtengo denboraldiko bere konpromisoak betetzeko, Josp Ponsen zuzendaritzapeko BBCren orkestra sinfonikoarekin, Hiroshi Kodamak zuzendutako Tokioko sinfonikarekin, Claus Peter Florrek zuzendutako Varsoviako filarmonikarekin eta Zubin Mehtak
zuzendutako Israelgo filarmonikarekin (lehen aldiz) joko du, Lucernako jaialdia ahaztu gabe. Gainera Zuricheko Tonhallen, Tokion eta Moskun (abendu gauetako jaialdia) arituko da.
Gogo biziz hartu dituzte nazioarteko kritikariek Harmonia Mundirekin ateratako diskoak.
Azkenaldian grabatutakoen artean Monpouren Musica callada eta Schuberten
Impromptus eta Klavierstücke lanak entzun ditzakegu. Dikografia horretarako egindako
lan berrienak Manuel Blasco de Nebraren sonatak dira.