Datorren ostiralean, otsailaren 25ean, gaueko 22:00etan, Kukuherri aterpetxeko KUKU Aretoan, Musika Eskolako Jazz-Rock Taldeak,  Rocio Larrañaga, abeslariaren kolaborazioarekin, kontzertu bat eskainiko du. Emanaldi honetan, taldea, Jazz-Rock estilo ezberdinetan arituko da, batetik sei doinu instrumentalen bidez eta bestetik, hiru doinu, ahotsa protagonista delarik.
Bestalde, eta kontzertu hau amaitu ondoren, publikoak,  entzuteaz gain, jotzeko ere aukera izango du. Beraz, antolatzaileak, estilo honetako musikazale guztiei gonbidapena luzatu nahi die bertan parte hartzeko.