Datorren larunbatean, arratsaldeko 17:30etan, Azkoitiko Parrokian ARAOZ Abesbatzaren kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bere sorreratik Gorka Mirandak zuzentzen duen abesbatza honek, aurkezpena Easo Abesbatzako bazkideentzako gabonetako kontzertuan egin zuen, 2005eko abenduan. Ordutik hona, kontzertua musiko-koral ugari eman ditu Gipuzkoako probintzia osoan zehar: Pasaoa, Oiartzun, Tolosa, Lasarte, Zumarraga, Donostia…

Abesbatzak eskainitako kontzertu guztien artean aipatzekoak dira besteak beste: Santanderreko 55. Nazioarteko Festibalean parte hartzea Amilcare Ponchielliren “La Gioconda” opera abestuz, eta Donostiako Musika Hamabostaldiko 68. eta 69. ediziotako inaugurazio eta haurren egunen barruan eskainitako kontzertuak. Horiez gain, XII. Aita Donostia Aste Musikalean parte hartzea, Memorial Urteaga IX. Zikloko kontzertua, eta Cultura Cordon zikloaren gabonetako kontzertua.

Era berean, 2008ko uztailean Donostiako Orfeoia eta Ludvig orkestrarekin batera “Arrupe, mi silencio” musikalean parte hartu zuen, Gontzal Mendibil kantautoreak asmatu eta interpretatutakoa. 2009ko maiatzean Donostialdea eta Oarsoaldeko beste abesbatza batzuekin, abesbatzak Iñigo Peñaren “Mariren Laberintoa” musikala eskaini zuen, eta urte bereko urrian Pucciniren “La Bohème” operan hartu zuen parte. Abesbatzak orkestra desberdinekin egin du lan, esaterako Günter Neuhold, Jose Luis Estelles, Antonio Pirolli eta Juan Jose Ocon.