Abenduaren 19an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldi bat eskaini zuten Elkarguneko areto txikian. Emanaldi honetan, saxofoi, klarinete, danborra, akordeoi eta pianoko ikasleek protagonistak izan ziren. Guztira, hogeita bat ikasleek parte hartu zuten.

Saio honekin, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako lehen hiruhileko ekintzei amaiera eman zaio.