BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, datorren asteartean,  (urtarrilaren 31n) bigarren hiruhileko ekintzei hasiera emango dio, Elkarguneko areto txikian eskainiko duten lehenengo entzunaldiarekin.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango dira entzungai: txistua, pianoa, trikitixa, gitarra, danborra, e.a.
Musika eta Dantza Eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzaten.