Igandean, Floreaga ikastetxeak antolatuta, Gabon Kanta jaialdia ospatu zen Baztartzo Antzokian.
Urtero bezalaxe herri ezberdinetako abesbatzak parte hartu zuten: Zumaiatik, txikien taldea eta San Pedro Txiki abesbatza. Bergaratik Musika Eskolako abesbatza eta Azkoititik, Floreaga ikastetxeko eta Alai Batzako taldeak eta Bizkargi Musika Eskolako abesbatza.
Ekitaldiari amaiera emateko, talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestu zuten. Bakarlari lanetan aritu ziren, Nora Unanue eta Ane Lizarralde, Maje Larrañagaren gidaritzapean.