Azaroaren 17an, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Bertan parte hartuko dute,  musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak, gaztetxoak, eta baita helduak ere.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalera aterako dira musikaz girotuz egun berezi hau. Hona hemen egitaraua: