San Jose Egoitzan Adinduen astea ospatuko da azaroaren 13tik 19ra bitartean. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisitak izango dituzte bertan, Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak San Jose Egoitzara hurbilduko baitira bertako erabiltzaileekin tartetxo bat partekatzera. Musika Eskolako ikasleen txanda azaroaren 18an izango da. Larunbata da eta arratsaldeko 16:30etan hasiko da musika eta dantza emanaldi hau.

Hona hemen aste guztiko egitaraua: