Azaroaren 22an, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Bertan parte hartuko dute,  musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:45etan kalera aterako dira musikaz girotuz egun berezi hau.