Urtero bezalaxe,  San Andres eguna ospatzen dela eta , azaroaren 24an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak  eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik. Eguraldiak ez badu laguntzen,  ekitaldi guztia Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan egingo da, hala nola dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hau ospatzeko. Guztiok gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:
12:00.- GAZTAN ENEAKO parkean dantzari eta musikarien bilkura.
12:15.- Kalejira Balda Plazara.
( Ibilbidea: Gaztan Enea parkea, Eliza ataria, Plaza Berri, Balda Plaza)
12:30.- Balda Plazan dantza erakustaldia.
1.- AGINTARIENA
2.- AGURRA
3.- ZORTZIKODUN MAKIL TXIKI DANTZA
12:45.- Plaza Berritik, kalejira Iriarte Margolaria kalera.
13:00.- Iriarte Margolaria kalean dantza erakustaldia.
1.- TXANTXO DANTZA
2.- MAKILA TXIKI JOKOA
3.- SORGIN DANTZA
4.- IPURDI DANTZA
13:30.- Eliza atarira kalejira Herriko Plaza zeharkatuz.
Erromeria
1.- ZAZPI JAUTSI
2.- FANDANGOA
3.- ARIN ARINA
4.- KORROA
KALEJIRAKO ORDENA:
– Xabier Munibe
– Floreagako Kandiola dantza taldea
– Bizkargi dantza taldea
2020KO DANTZARI TXIKI EGUNERAKO AURRERAPENA
– BANAKO
– BINAKO
– LAUNAKO
– GIPUZKOAKO MAKIL HAUNDI DANTZA
Eguraldi txarra balitz, Elkargunean egingo da dantza erakustaldia.