Azaroaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 6:00etan Azkoitiko Musika Banda, Iraurgi Abesbatza eta Musika Eskolako ikasleek elkarturik, Zezilia deunaren omenez, kontzertu berezi bat eskainiko dute, Ismael Conde-ren gidaritzapean. Musika Eskolako gaztetxoentzat aukera paregabea da kontzertu honetan parte hartzea, izan ere bertan izango dira, bai orkestra, abesbatza, dantza, folk instrumentuak, e.a….
Azkoitiko taldeen arteko elkarlana bultzatzeko asmoarekin sortutako ekimena da, ez da lehenengo aldia eta azkena ere ez da izango. Beraz, animatu zaitezte Baztartxo Antzokira hurbiltzen, bai gazteok, bai gurasoak, eta baita musikazale guztiok ere!