Azaroan, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME), zazpigarren urtez, MUSIKALEAN jarduera bultzatuz, berriro ere, proposatzen duĀ  musika eskola guztiek talde ezberdinekin kalera ateratzea. Beraz, azaroaren 17tik 21era, Euskal Herriko musika eskoletako 1500 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ekimen honetan.
Azkoitin, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ekitaldia, azaroaren 18an izango da arratsaldeko 5:30etatik 6etara musika eskolako parkean.
Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako txikiak, 3 urtetik 6 urte bitartekoak, Dantzariak, Txistulariak, Trikitilariak eta Panderojoleak. Tailerretako haurrak, musikarien laguntzarekin, abestien artean Musikalean abestu eta dantzatuko dute, egunĀ  horretarako prestatutako abestia. Hona hemen abestiaren partitura: