XII. Taldez taldeko azken emanaldia, apirilaren 10ean, eguerdiko 13:00ean KONTZEJUPEN ospatuko da. Bertan, Banda gaztea Sokazko taldearekin batera programaren lehen zatia osatuko dute, Ismael Conderen zuzendaritzapean.
Bestalde eta bigarren zatian, Musika Eskolako Jazz-Rock Taldea izango da protagonista, Iban Guinearen zuzendaritzapean. Bertan, dixieland, jazz, rock estiloetako musikak entzuteko aukera izango dugu, bai musika instrumentalarekin, baita ahotsez lagundurik ere, Rocio LarraƱagaren partaidetzarekin.
Ekitaldi honekin XII. TALDEZ TALDE ekimenari amaiera emango zaio.