Zumaiako Udal Musika Bandak antolatu du ikasturte honetarako Klarinete Maratoiaren XI. Edizioa, azaroaren 7tik 11ra. Klarinetearen inguruan edo klarinetea aitzakiatzat hartuta antolatutako hezkuntza-egitasmoa da. Bertan, klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartuko dira eta jatorri zein maila ezberdineko musikaren bilgunea izango da.
Egitarauaren aurrerapen bat jaso dugu:
Maila guztietara zabalduta, bakarkako eta Taldekako eskolak (Carlos Casadó, ONE).
• Isiltasunaren Tailerra (helduentzat eta gaztetxoentzat).
• Buffet-Crampon, Mafer eta Erviti Musika etxeek dituzten musika-tresna eta osagarrien erakusketa.
• Klarinete Laukoteen Kontzertu-Lehiaketa (behean lehiaketaren oinarriak).
• “Klarinetea eta…” PINTXO- POTE Musikala.
• LUTHERIA, instrumentuen konponketa.
• Kontzertuak, emanaldiak, ganbara musika errezitala…
• KM Ensemble: “Garai bateko Serenatak, gaurko Kafe Musikala: Gran Partita, W.A Mozart”