Maiatzaren 11an,  larunbatean, VI.HAMAIKASAX eguna ospatzen da Elgoibarren eta bertan Musika Eskolako  hainbat ikasleek parte hartzen dute. Bilkura hau, urtero herri ezberdinetan antolatzen da eta aurtengoan Gipuzkoa aldera bideratu da. Kalejira batekin hasiera emango zaio ekitaldi hauei. Bazkaldu ondoren, ikasle guztien artean, Herriko Antzokian Kontzertu bat emango dute.  Partehartzaileak, 9 herri ezberdinetako ikasleek  izango dira: ELGOIBAR / ERRENTERIA / LEGAZPIA / ZUMAIA / AZKOITIA / AZPEITIA / ZESTOA / ERANDIO / BAIONA / DONOSTIA. Emanaldi honetako antolatzaileak dira: Hamaikasax Saxofoi taldea eta Elgoibarko “Inazio Bereziartua”  Musika Eskola. Laguntzaileak: EHME,Elgoibarko Musika eta  Dantza Federakuntza eta Udala.