Maiatzaren 12an, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartzen dute, Azkoitiko  Udalaren babesarekin, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeek eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek.
EGITARAUA:
•    10:45etan – MUSIKA ESKOLAN BILKURA

•    11:00etan –  Julio Urkixo etorbidetik  Enparantzara nagusira.
•    11:15etan –  Ogitartekoa
•    11:45etan – Herriko Enparantzan AGURRA eta AGINTARIENA dantzatuko dira.
•    12:00etan –  Plazatik atera herriko kaleetan dantza desberdinak eskeiniz.
•    13:15etan – berriro Herriko Enparantzan, dantza talde guztien DANTZA ALARDEA. Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu.
•    14:00etan – g.g.b. amaiera.
*Gurasoek haurrak Enparantza Nagusian hartu beharko dituzte. Eguraldi txarra baldin bada GUREA Pilota lekuan  egingo da saioa.