Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi bikote sarituta izan ziren atzo, Seguran jokatutako 47. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Hamahiru bikote lehiatu ziren guztira eta hirugarren sailkatu zen Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikotea. Horrez gain, dantza jantzi onenaren saria ere eskolako bikoteak jaso zuen: Nora Aizpuru eta Iker Zabala.
1. Saria Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bikoteak jaso zuen. Bigarren saria, berriz, Maren Galvez eta Gorka Granado bikoteak.
Sari nagusiez gain, beste bi sari banatzen dituzte urtero Euskal Herriko Dantza Txapelketan, eta horiek izan ziren: lehen aldiz parte hartu eta ondoen sailkatutako Azpeitiar bikotearentzako: Jone Arriaran eta German Aranburu.
Zorionak partaide guztiei!!