Ekainaren 18an, ostegunean, arratsaldeko 6:30etan hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, trikitixa ikasleek entzunaldi txiki bat eskainiko dute. Bertan arituko dira baita, panderojoleak. Entzunaldi hau, Elkarguneko “Oteiza” aretoan ospatuko da. Bestalde, musika eskolako ikasleen azken emanaldia, San Juan bezperan izango da BALDA PLAZAN, VII. Zatoz dantzara BALDA plazara ekintzarekin, Aitor Sorazuren gidaritzapean. Guztiok gonbidatuta zaudete.