Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta joan zen ostiralean elkartu ziren bailarako trikitilariak eta pandero-jotzaileak, Bizkargi Musika eskolako trikitilariak eta panderojoleak ere bertan parte hartu zuten eta musikari gazteenek emanaldia eskaini zuten Azpeitin, arratsaldeko 7etan. Ondoren, kalejira egin zuten Alde Zaharrean eta segidan, afaria izan zen Sanagustin kulturgunean. 23:00etatik aurrera, hainbat trikiti-jotzaile eta pandero-jotzaile igo ziren kulturguneko agertokira. Besteak beste,  Julen Rueda, Julen Labaka, Haritz Garmendia, Manex Torrealdai eta Ekiñe Uzkudun; Mendaroko trikitilariak; Garixe, Arbeo, Attola, Maltzeta eta Txino; Izaro Oleaga, Araitz Etxaniz, Jurgi Ituarte eta Garazi Larrañaga; Elortza eta Aizpurutxo anaiak; Lanberri, Maria Lasa, Naiara Urresti eta Garazi Otaegi; eta Lidia nahiz Itzeder.