Atzo, larunbata, Seguran ospatu zen 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bertan aritu ziren 16 bikote guztira. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten txapelketa. Bigarren postuan Larraitz LarraƱaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu ziren eta hirugarren postua Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikotearentzat izan zen. Bestalde, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnen saria jaso zuten. Azken bi bikote hauek Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleak dira. Zorionak eta baita beraien irakaslea den Aitor Sorazuri ere!