Datorren ostiralean, azaroaren 25ean musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Baztartxo Antzokian musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan.
Bertan parte hartuko dute, zazpi urtetik hasi eta hamabi urte bitarteko dantzariak eta musikarien artean, aldiz, txistulariak, trikitilariak, flauta taldea, akordeoia, abesbatza eta orkestra izango ditugu aukeran.
Irakasleen aldetik gonbidapena luzatu nahi diegu herritar guztiei Baztartxo Antzokira hurbil ditzaten.
Hona hemen erantsita ostiraleko egitaraua.