Urtero bezalaxe, San Andres eguna ospatzen dela eta datorren igandean, azaroaren 27an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik.
Egitaraua hauxe izango da:
*eguerdiko 12:00etan, Musika Eskolako parkean, taldeen bilkura.
*12:15etan, irteera.
*Talde bakoitzak bere dantza saioak aurkeztuko ditu erdialdeko kaleetan zehar.
*13:15 inguruan, Parrokiaren aurrean dantza talde guztiak bildu eta dantza saio bat egingo dute.
*Azken dantzak herriko enparantza nagusian aurkeztuko dira eta ekitaldiarien amaiera eguerdiko 14:00ak inguruan izango da.