Urtero bezalaxe, San Andres eguna ospatzen dela eta igandean, azaroaren 24an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak eta trikitilariak, kalean zehar irten zuten herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik.Eguraldiak ez zuenez batere lagundu,  ekitaldi guztia Kontzejupean egin zen, hala nola dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hau ospatzea lortu zuten.

Hurrengo musika eta dantza emanaldia, Zezilia Donearen omenez egingo da, datorren ostegunean, azaroaren 28an, arratsaldeko 7:00etan, Baztartxo Antzokian. Bertan arituko dira, instrumentu ezberdinetako ikasle taldeak, dantza taldeak, Abesbatza eta Musika eskolako Orkestra.