Azaroaren 22an Santa Zezili (musikarien zaindaria) dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, seigarren urtez, MUSIKALEAN ekintza antolatu zuen. Azaroaren 18tik 24ra, 1500 ikasle baino gehiago, irakaslegoarekin batera jai giroan musika ateratzen dira kalera.
BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako Azkoitiko ekitaldia, asteazkenean, azaroaren 20an ospatu zen, hasiera batean musika eskolako parkean egiteko asmoa izan arren, eguraldiagatik Elkarguneko areto handian egin beharra izan zuten.

Bertan parte hartu zuten, musika tailerretako txikiak, 3 urtetik 6 urte bitartekoak, Dantzariak, Txistulariak, Trikitilariak eta Panderojoleak.

Egitaraua:

• MUSIKALEAN abestia
• JORRAI DANTZA
• MARCHA RADTZKY
• EL ALBA
• MUXUEN ABESTIA
• TXULALAI eta KALEJIRA