Azkoitiko Musika Banda eta Musika Eskolako Orkestra elkarturik, KONTZERTU PEDAGOGIKO bat prestatu dute eta eskainiko digute datorren igandean, urtarrilaren 26an, ELKARGUNEKO Areto Nagusian, eguerdiko 12:30etan. Helburu garrantzitsuena, ikasleei musikaren mundu zoragarria ezagutzeko aukera ematea da eta horretarako aurkeztuko zaizkie Musika Bandako eta Orkestrako musika tresna ezberdinak, “PERU eta OTSOA” ipuin musikalaren bidez.

Musika Eskola gisa, ikasleei zuzenduriko ekintza hauek oso interesgarriak direlakoan gaude, ikasleek ezagutzen baitituzte musika tresna ezberdinen soinuak. Beraz, ekimen hau, etorkizunean aukera instrumental egokiagoa lortzeko baliagarria izan daiteke. Kontzertua, batik bat 2-3 urte / 9-10 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago baina egia esan, adin guztietako erakargarria izan daiteke. Kontzertu hau, elkarreragilea izango da,  gazte talde batek dinamizatuta eta beraien lana publiko gaztetxoen parte-hartzea lortzea izango da. Horrez gain, ikus-entzunezko proiekzioa egongo da.

Data: 2014ko urtarrilaren 26an (igandea)      /  Kontzertuaren iraupena: 45’