Abenduaren 22an, igandean, Floreaga ikastetxeak antolatuta, 12:00etan, Baztartzo Antzokian, Gabon Kantak jaialdia ospatu zen .
Urtero bezalaxe, herri ezberdinetako abesbatzak parte hartu zuten emanaldi bikain honetan. Bakoitzak eskaini zituen 2 gabon doinuak eta ekitaldiari amaiera emateko, talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestu zuten.