Zapatuan hasi zen Organo Erromantikoaren XIX. Zikloa, eta urri osoan zehar organoari lotutako hainbat kontzertu izango dira Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran; izan ere, herri horietako udalek antolatzen dute zikloa, hainbat organo-jotzailek lagunduta. Horrenbestez, Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokiako (1898) eta Loiolako basilikako (1889) Cavaille-Coll eta Bergarako San Pedro parrokiako Lope Alberdi (1917) organoak prest daude hainbat bakarlari, musikari, talde eta abesbatza hartzeko.
Hona hemen egitarau osoaren berri: