Azaroaren 10ean IZARO abeslariak bere musika taldearekin Baztartxo antzokian eskainitako kontzertuan, Bizkargi abesbatzak ere parte hartu zuen elkarekin abestuz kanta batean. Esku Bidez taldeak antolatutako emanaldia izan zen, Salvamento Maritimo Humanitario SMHri laguntza emateko asmoarekin. Ikasleentzat aukera paregabea izan zen Izaro abeslariarekin aurrez aurre egotea eta nola ez bada eszenatokia partekatzea berarekin abestuz. Emozioz betetako kontzertua izan zen. Hona hemen esteka Kontzertuko argazkiekin:

https://www.flickr.com/photos/55242991@N05/